Cookien politika

Espainiako araudia betez eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren gidalerroei jarraikiz, ondoren zehaztuko dugu cookie bat zer den, webgune honetan zer-nolako cookieak erabiltzen diren, webguneak cookieak nola erabiltzen dituen eta nola desaktiba daitezkeen.

Zer da cookie bat eta zer informazio biltegiratzen du?

Ia edozein web-orri bisitatzen duzunean zure nabigatzailean biltegiratzen den testu-fitxategi txiki bat da cookie bat. Cookieak duela 20 urte hasi ziren erabiltzen, lehenengo web-nabigatzaileak agertu zirenean. Cookie bat ez da birusa, ezta troiarra, harra, spama edo spywarea ere, eta ez du pop-up leihorik irekitzen.

Cookiek gordetzen dituzten datuak teknikoak dira: lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetarako estekak, erabiltzaile-kontuetarako sarbideak eta abar. Cookiek ez dute zuri buruzko informazio sentikorrik biltegiratzen: kreditu-txartelak edo banku-datuak, argazkiak, zure NAN edo informazio pertsonala, eta abar.

Web-orri horretan berriz nabigatzen duzunean webgunea zure bisitaz gogoratzeko gauza izateko erabiltzen dira. Webgunearen edukia zure profilera egokitzea da cookiearen helburua. Cookierik ez balego, edozein web-orrik eskainitako zerbitzuak nabarmen murriztuko lirateke.

Web-zerbitzariak ez zaitu zu lotzen, zure web-nabigatzailea baizik. Izan ere, nabigatzeko Internet Explorer erabili ohi baduzu eta webgune berean Firefox edo Chrome nabigatzailearekin sartzen bazara, ikusiko duzu webgunea ez dela konturatzen pertsona bera zarena, nabigatzailea lotzen ari delako, ez pertsona.

Zer-nolako cookieak erabiltzen ditugu?

Gure webgunean cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Cookie propioak bisitatzen ari zaren web-orriak sortzen dituenak dira eta hirugarrenenak Facebook, Twitter edo Google bezalako kanpoko zerbitzu edo hornitzaileek sortzen dituztenak.

Webgune honek cookie propio hauek erabiltzen ditu:

  • Cookie teknikoak: oinarrizkoenak dira eta aukera ematen dute, besteak beste, erabiltzaile anonimo batek eta erabiltzaile erregistratu batek noiz nabigatzen duen eta zer hizkuntza-lehentasun dituen jakiteko, eta edozein webgune dinamikoren funtzionamendurako oinarrizko atazak egiteko.
  • Analisi-cookieak: egiten ari zaren nabigazio motari buruzko informazioa biltzen dute, gehien erabiltzen dituzun atalak, kontsultatu dituzun postak, erabileraren ordu-tartea, hizkuntza eta abar.

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:

  • Google Analytics: cookieak biltegiratzen ditu webgune honen trafikoari eta bisita-bolumenari buruzko estatistikak egin ahal izateko. Webgune hau erabiltzen duzunean adostasuna ematen diozu Googlek zuri buruzko informazioa tratatzeari. Beraz, horren inguruko edozein eskubide egikaritzeko, Googlerekin zuzenean jarri beharko duzu harremanetan. Googlek Ameriketako Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan biltegiratzen ditu cookieak, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, sistemaren funtzionamendurako behar direnean edo legeak horretara behartzen duenean izan ezik. Google Inc. Privacy Shield akordioari atxikitako konpainia da. Akordio horrek bermatzen du transferitutako datu guztiak Europako araudiarekin bat datorren babes-mailarekin tratatuko direla. Googlek cookiei ematen dien erabilerari buruzko informazioa nahi baduzu, beste esteka honetan egin dezakezu klik.

Hemen duzu Google Analytics cookie eta pribatutasunari buruzko informazioa.

  • Sare sozialak: sare sozial bakoitzak bere cookie propioak erabiltzen ditu Atsegin dut edo Partekatu bezalako botoiak sakatzeko aukera izan dezazun.
Ezabatu edo desaktibatu daitezke cookieak?

Bai. Ezabatu ez ezik, blokeatu ere egin daitezke, orokorrean edo domeinu espezifiko baterako bereziki.

Webgune bateko cookieak ezabatzeko, zure nabigatzailearen konfiguraziora joan behar duzu. Atal horretan, delako domeinuarekin lotutakoak bilatu eta ezabatu ahal izango dituzu.

Edozein unetan egikari dezakezu webgune honetako cookieak desaktibatzeko edo ezabatzeko eskubidea. Zein nabigatzaile erabiltzen ari zaren, ekintza horiek modu desberdinean egiten dira.

Zer gertatzen da cookieak desaktibatzen baditut?

Cookieak desaktibatzeak zer-nolako ondorioak izan ditzakeen uler dezazun, adibide batzuk jarriko dizkizugu:

  • Ezin izango duzu webgunearen edukirik partekatu Facebooken, Twitterren edo beste edozein sare sozialetan, sare sozial guztiek erabiltzen baitituzte cookieak.
  • Ezin izango dira zure lehentasun geografikoak pertsonalizatu, hala nola ordu-tartea edo hizkuntza.
  • Gure webguneak ezin izango du webguneko bisitariei eta trafikoari buruzko web-analisirik egin. Horren ondorioz, webguneak zailtasunak izango ditu edukiak optimizatzeko, zuretzat interesgarriena izan daitekeen informazioa eskaintzeari begira.
Ohar gehigarriak
  • Web-nabigatzaileak dira cookieak biltegiratzeaz arduratzen diren tresnak eta hortik egikaritu behar duzu cookieak ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubidea. Ez webgune honek ez bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu nabigatzaile horiek cookieak zuzen edo oker manipulatuko dituztenik.
  • Kasu batzuetan cookieak instalatu behar izaten dira nabigatzaileak haiek ez onartzeko erabakia ahatz ez dezan.
  • Ez webgune honek ez bere legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik hartzen cookien politika honetan aipatutako hirugarrenek izan ditzaketen pribatutasun-politiken edukiaren edo egiazkotasunaren gainean.
  • Cookien politika honi buruzko edozein kontsulta edo zalantza argitzeko, jo ezazu gugana harremanetarako atalaren bitartez.
Cookien konfigurazioa nabigatzaile erabilienetan

Firefox nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Aukerak edo Lehentasunak aukerara, zure sistema eragilearen arabera.
  2. Egin klik Pribatutasuna aukeran.
  3. Historia atalean, hautatu Ezarpen pertsonalizatuak erabiliko ditu historiarako.
  4. Orain Onartu cookieak aukera ikusiko duzu. Aktibatu edo desaktibatu egin dezakezu, nahiago duzun moduan.

Orain adieraziko dizugu nola aurki dezakezun cookie jakin bat Chrome nabigatzailean. Oharra: urrats hauek desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera:

  1. Joan Configuración edo Preferencias aukerara Archivo menuaren bidez edo goian eskuinaldean agertzen den pertsonalizazio-ikonoa sakatuta.
  2. Hainbat atal ikusiko dituzu. Egin klik Mostrar opciones avanzadas aukeran
  3. Joan Privacidad ataleko Configuración de contenido aukerara
  4. Hautatu Todas las cookies y los datos de sitios
  5. Domeinuaren arabera ordenatutako cookie guztien zerrenda agertuko da. Domeinu jakin bateko cookieak errazago aurkitzeko, idatzi helbidea osorik edo partzialki Buscar cookies eremuan
  6. Iragazi ondoren, eskatutako webgunearen cookien zerrenda agertuko da pantailan. Orain nahikoa duzu cookiea hautatu eta X sakatzea ezabatzeko.

Internet Explorer nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Tresnak menura eta hautatu Internet aukerak.
  2. Egin klik Pribatutasuna aukeran.
  3. Mugitu graduatzailea nahi duzun pribatutasun-maila zehazteko.

OSX sistemarako Safari nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Preferencias aukerara eta hautatu Privacidad.
  2. Hor Bloquear cookies aukera ikusiko duzu, egin nahi duzun blokeo mota zehatz dezazun.

iOS sistemarako Safari nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Ajustes aukerara eta hautatu Safari.
  2. Joan Privacidad y Seguridad atalera. Hor Bloquear cookies aukera ikusiko duzu, egin nahi duzun blokeo mota zehatz dezazun.

Android gailuetarako nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Exekutatu nabigatzailea eta sakatu Menú tekla eta gero Ajustes.
  2. Joan Seguridad y Privacidad atalera. Hor Aceptar cookies aukera ikusiko duzu, laukitxoa aktibatu edo desaktiba dezazun.

Windows Phone gailuetarako nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Ireki Internet Explorer, gero Más, eta gero Configuración.

Pribatutasun politika

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren (aurrerantzean, DBLO) eta aurrekoa garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera (aurrerantzean, DBLOED), hala nola http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679">pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta 27en Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera (aurrerantzean, http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679">DBEO). Jakinarazten dizugu web-orriaren bidez ematen dituzun datu pertsonalak, eskaera izapidetzeko eta/edo kudeatzeko eta adierazitako zerbitzuak emateko behar direnak, web-orriaren titularraren ardurapeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Datu horiek MIREN EDURNE RUBIO GARCIA Y OTRO CBren (aurrerantzean, ACV MULTIMEDIA, ACV edo Gu) zerbitzuen gaineko publizitate- eta merkataritza-bidalketak egiteko ere erabili ahal izango dira. ACV fitxategien arduraduna da eta konpromisoa hartzen du ez erabiltzeko datu-bilketaren helburuaz bestelakoetarako, eta hirugarrenei legez kanpo ez lagatzeko. Halaber, datuak isilpean tratatzeko konpromisoa hartzen du eta beharrezkoak diren neurri tekniko, antolamenduzko eta segurtasunezkoak aplikatzekoa, baimenik gabe haiek tratatzea edo haietan sartzea ekiditeko, datuak babesteari buruzko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera.

Erabiltzaileak, edozein komunikazio bidalita, esanbidezko adostasuna ematen dio ACVri bere datuak jaso ditzan, eta badaki datu horiek ACVren jabetzako fitxategietan gordeko direla. Datuen titularrek eskubidea dute datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, eramangarritasunerako eta tratamendua mugatzeko, DBLOn eta DBEOn horiei buruz xedatutakoaren arabera. Eskubide horiek egikaritzeko, datuen titularrek idatzizko eskaera bat bidal dezakete, NANaren fotokopia bat atxikita, postaz, ACVren helbidera: Domingo Unanue plaza 3 behea, 20240 Ordizia (Gipuzkoa). Bide elektronikoz ere bidal dezake, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatziz, zalantza, gaia, iradokizuna, iritzia edo dena delakoa adieraziz. 

Dena dela, erabiltzaileak izango dira emandako datuen erantzule, bai egiazkotasunari bai haien legezkotasunari dagokienez. Halaber, ACVk eskubidea izango du datu faltsuak, akastunak, legez kanpokoak edo okerrak eman dituzten erabiltzaileak baztertzeko.

Web-orri honen Pribatutasun-politikak aldaketak izan ditzake, DBLOra egokitzeko (aldatuko balitz) eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (DBEA) emandako jarraibideak eta http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679">DBEOrenak direla medio.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak lagatzen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak du eskubidea bere datu pertsonalak kudeatzen ari diren edo ez jakiteko. 

Interesdunak diren pertsonak, atzipen eskubidea izango dute bere datu pertsonalen baitan. Eskatu ahalko dute ere bere datuen zuzentze eskubidea, datuak zehatzak edo ez zuzenak direnean. Ezereztatze eskubidea ere gauzatu ahalko dute, besteak beste datu horiek jaso ziren arrazoiak indarrik gabe edo beharrezkoak ez direnean. 

Zenbait kasu berezitan, interesdunek eskatu ahalko dituzte datuen tratamenduaren mugapena. Kasu horietan, datuak soilik erabiliko dira erreklamazioen defentsan. 

Beste kasu batzuetan, beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduari aurka egin ahalko diote. ACVk, kasu horietan, datuak tratatzeri utziko dio, erreklamazio posibleen aurrean edo legediak kontrakoa agintzen duenean izan ezik.

Eskubideak
  • Interesdunaren datu pertsonalen atzipena eskatzeko eskubidea. 
  • Datu pertsonalen zuzenketa eta ezereztatzea eskatzeko eskubidea. 
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea, 
  • Tratamenduari aurka egiteko eskubidea. 
  • Datuen eramangarritasun-eskubidea (hala badagokio).

Eskubide horiek gauzatzeko, Datuen titularrak, euren idatzizko eskaera, NAN fotokopiarekin batera, zuzendu dezakete hurrengo helbidera: Domingo Unanue plaza 3 behea, 20240  Ordizia (Gipuzkoa). Era berean, zuzendu daitezke eskaerak hurrengo helbide elektronikora: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Bertan, azalduko dira zalantzak, iritziak, iradokizunak...

Beti ere, erabiltzaileek erantzungo dute lagatu dituzten bere datuen egiatasunaz eta zilegitasunaz. Era berean, datu ez zehatzak, okerrak zilegitasunik gabekoak edo faltsuak emanez gero, ACVk baztertu ahalko ditu

Esanbidezko adostasuna

DBLOren 5. artikuluan (Datu-bilketaz informatzeko eskubidea) eta 6. artikuluan (Eragindakoaren onespena) eta http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679">DBEOren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, esku hartzen dutenek baimena ematen dute, aurrez horren berri emanda, haien datuak ACV MULTIMEDIAren «EMPRESAS BD» izeneko fitxategian sartzeko (helbidea: Domingo Unanue plaza 3 behea, 20240 Ordizia (Gipuzkoa)). Bide elektronikoz ere jar daitezke harremanetan, helbide elektroniko honetara idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Halaber, baimena ematen dute ACVren web-orrian edozein zerbitzuri buruz egin edo egingo diren kontsulta, eskaera edo kontratuen bitartez bildutako datu guztiek tratamendu automatizatua izan dezaten, betiere kontratatutako kudeaketa egiteko eta horren ondoriozko loturei eusteko, bat etorriz aurretik aipatutako DBLOren 5. eta 6. artikuluekin eta http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679">DBEOren 6. artikuluarekin eta DBEOren 6. artikuluarekin (http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679).

Datu pertsonalak aldatzea

Emandako datu pertsonaletan aldaketarik gertatzen bada, horien titularrak fitxategiaren arduradunari horren berri emango dio. Jakinarazpena bide telematikoz egin dezake: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., edo posta bidez: Domingo Unanue plaza 3 behea, 20240 Ordizia (Gipuzkoa). Edonola ere, erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule, uneoro.

Datuen eramangarritasuna

Eramangarritasun-eskubidea aplika daitekeenean eta http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679">DBEOren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera (http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679), interesdunak ACVri eman dizkion datu pertsonalak jasotzeko eskubidea izango du (formatu egituratu, erabilera arrunt eta irakurketa mekanikokoan), eta beste tratamendu-arduradun bati transmititzekoa. Horretarako, harremanetan jarri beharko da helbide honetara joz: Domingo Unanue plaza 3 behea, 20240 Ordizia (Gipuzkoa). Bide elektronikoz ere jar daiteke harremanetan, helbide honetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Legezko oharra

Bat etorrita 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak,  Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, dioenarekin, ondoren zehazten dira webgune honen arduradunaren datuak. Gune horren jabea eta kudeatzailea MIREN EDURNE RUBIO GARCIA Y OTRO CB da (aurrerantzean, ACV MULTIMEDIA, ACV edo Gu):

Izen soziala: MIREN EDURNE RUBIO GARCIA Y OTRO CB
Izen komertziala: ACV MULTIMEDIA
Helbide soziala: plaza DOMINGO UNANUE 3 BAJO - 20240 ORDIZIA (GIPUZKOA)
IFK / IFZ: E20741856
Telefonoa: 943 80 57 99
Faxa: 943 56 50 11
Mugikorra: 644 52 61 71
Helbide elekronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Domeinuaren izenak: acvmultimedia.com, acvmultimedia.es, acvmultimedia.eus, acvmultimedia.info
Profil sozialak: Facebook, YouTube, Instagram, Linkedin, Issuu

Helburua

ACV MULTIMEDIAk, webgunearen arduradunak, erabiltzaileen eskura jartzen du agiri hau, zeinaren bidez bete nahi baititu 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, ezarritako betebeharrak, eta jakinarazi nahi baitie webgunearen erabiltzaileei zeintzuk diren gunea erabiltzeko baldintzak. 

Webgune honetara sartzen denak erabiltzaile izaera onartzen du, eta konpromisoa hartzen du zorrotz gorde eta beteko dituela hemen ezarritako xedapenak eta aplikagarri diren gainerako lege-xedapenak. 

ACVk beretzat gordetzen du webgune honetan atera daitekeen edozein eratako informazioa aldatzeko eskubidea, obligaziorik ez duelarik obligazio horien berri emateko erabiltzaileei, ulertzen baita nahikoa dela webgune honetan argitaratuta. 

Erantzukizuna

ACVk ez du bere gain hartzen bere webgunean argitaratutako informaziotik eratorri daitekeen inolako erantzukizunik, beti ere informazio hori manipulatua izan bada edo harekin zerikusirik ez duen hirugarren batek sartua.

Webgune honek cookieak erabil ditzake (informazio-artxibo txikiak, zerbitzariak bidaltzen dituenak gunera sartzen den ordenagailura) funtzio jakin batzuk egiteko, zeinak ezinbestekoak baitira guneak behar bezala funtzionatzeko eta hura behar bezala bisualizatzeko (Kontsultatu gure COOKI-EN POLITIKA).

Litekeena da bezeroaren webgunetik hirugarrenen webguneko eduki batzuetara birbidaltzea. Kontuan izanda ACVk ezin dituela beti kontrolatu bere web orrietan hirugarrenek sartutako edukiak, ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen eduki horien inguruan. Nolanahi ere, ACVk adierazten du berehala kenduko duela edozein eduki, baldin eta estatuko edo nazioarteko legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren aurkakoa bada, berehala kenduko du webgune horretarako birbidalketa, eta eduki horren berri emango die eskudun agintariei.